Ahozkotasuna lantzen

Euskal Mitologia, mendez mende, belaunaldiz belaunaldi, ahozko adierazmena dela medio, sortu eta garatu da. Gure arbasoen ahozko kontakizunetatik iritsi zaigu gurugena. Horregatik, leku eta garrantzi berezia emango diogu ahozkotasuari.

Ahozko hizkuntza gizakion oinarrizko hizkuntza da, eta idatzizkoa beronen irudikatzeko modu bat besterik ez da. Gainera idatzizkoak ez ditu islatzen ahozko komunikazioak bere baitan daramatzan ñabardura eta xehetasun guztiak. Ahozko hizkuntza gizakion komunikazio tresna oinarrizkoa den heinean, egunerokotasunean gehien erabiltzen duguna da.

Ahozko hizkuntzaren beste xarma garrantzitsu bat bere unekotasuna da. Hitz egiten dena, esan orduko desagertzen da eta ez du atzera bueltarik, galkorra da. Gaur egungo teknologiak grabaketaren aukera ematen badigu ere eguneroko ohiko jardunean unekotasun hori mantentzen du.

Irakurri ahozko hizkuntzaren nondik norakoak, ahoskera arauak eta jardun ariketak egiteari:

AZALPEN GEHIAGO:

Eskolan ahozko azalpenak eta talde solasaldiak lantzeko gida

EUSKARAREN AHOZKOTASUNA LANTZEKO ATARIA:

AHOZKOTASUNA LANTZEKO BESTE MATERIAL BATZUK: