Ahoskera arauak

Zer da Euskara Batuaren ahoskera zaindua Euskara Batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) ahozko hizkuntza estandarra izango da, alegia hiztunororen erreferentzia tresna, hizkuntzaren maila formaletan erabili beharko dena. EBAZ ez da orain arteko hizkeren ordezkotzat hartu behar, osagarritzat baizik. Ez da Euskara Batua ahoskatzeko modu bakarra eta are gutxiago, noski, euskalkiak ahoskatzeko era. Besteak beste, horrek esan nahi du EBAZ ingurukoaz edo irakaslearen ahoskera biziaz gainera irakatsi beharko dela eta ez haren ordez. Ahoskeraren aniztasuna eta arauen malgutasuna: Arauak nola ulertu behar diren Arauak ematean, aintzat hartu dira: 1. Euskalki ezberdinetatik datorkigun nahitaezko aniztasuna eta, EBAZ erabiltzean, ezberdintasun

minimoak izango direnak (<hau> esatean, <h> ahoskatzen dutenak eta ahoskatzen ez dutenak; <agian>

esatean, <ia> silaba bakarrean ahoskatzeko erritmoan hitz egiten dutenak eta hitz hori hiru silabatan neurtzen dutenak; <garaje> esatean, <j> belarra egiten dutenak egungo gaztelaniaz bezala eta egungo frantsesaren erara egiten dutenak). Aniztasun hori gaindiezina da hizketa berri bat asmatzen ez bada behintzat eta ez da euskara berri bat asmatu nahi, duguna erabilera zaindurako baliabidez jantzi baizik.

Ahoskera arauak euskalki- edo hiztegi-eremuaren araberako gutxieneko aldakortasuna islatzen du.

Ahoskera zaindurako artamendatuan aukera bat baino gehiago daudenean, aukera horiek adierazten dira.

2. Bada hizkuntzaren bizi-iturri den aniztasunaren beste alderdi garrantzitsu bat: hiztun bakoitzarengan gertatzen dena. Hizkuntzaren funtsezko ezaugarri da, izan ere, hizketa gertatzen den egoerara, gai duen edukiari, entzulearen ezaugarriei, hizketa-lagunen arteko distantziari eta abarri egokitzea. Horregatik, hizketa egokia hizketa malgua da: ahoskerari dagokionez oso garrantzitsu da (eta erabat beharrezko EBAZak euskara aberastuko badu) ongi ulertzea euskaraz ere, beste edozein hizkuntza osotan bezala, ez dela berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide edo senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan. EBAZen lekua lehenengo erabilera horietan dago ez bigarrenetan.

Horrela, hizkuntza baten ahoskera behar bezala ezagutzea esaldi beraren ahoskera bat baino gehiago ezagutzea da. Esaldiak formaltasun mailari egokitzeko gaitasuna guztion esku egon dadin, beharrezko dirudi erabilera zaindurako arauekin batera, gainerako mailetarako proposamenak ere ematea. Oso da aintzat hartzekoa asko direla gure artean hizkuntza etxean ikasi edo ikasten ez dutenak eta, horretaz gainera, hizkuntza maila formal gehienetan lehen aldiz ari garela erabiltzen gure belaunaldietan.

Aniztasuna, dena den, ez da kaosa eta hizkera zainduenetatik arduragabeagoetarainoko mailak gauzak nahasi gabe egin behar dira. Horregatik arauetan ematen diren adibideak lekuan-lekuko edo norberaren sistemaren arabera hartu behar dira. Esaterako, ahoskera zainduko etxea etxea, erabilera arduragabeagoan etxia izango da ea > ia ordezkatzea egiten den euskara batean, bokal bilkura horretan ordezkatzerik

egiten ez den euskaran etxea etxea izango da hizkera maila guztietan. Era berean mila mila eta maila malla esaten duen baztandarraren ahoskera bere horretan uzten du VII. Arauak.

Beraz, ahoskera malgua eta askotarikoa dela esatean ez da esan nahi edozein nahaste egokitzat ematen dela. Hizkera zainduenetik (EBAZrako arauak erabiltzen dituenetik) informalagoetarainoko mailaketa euskalkietan barrena egingo da. Adibidez, II.b Arauak ez dio inori baimenik ematen batzuetan ogixa, beste batzuetan ogiya nahasirik hitz egiteko hizketa arduragabearen aitzakian.

* * *

AHOSKERA ZAINDUAREN ARAUAK

Bokalak

I. <a, e, i, o, u> Idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko sistema duten Iparraldeko euskaretan <u>ren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan.

Bokal bilkurak

II. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduetan: etxea etxea, geroago geroago, mendia mendia, burua burua.

Gainera aintzat hartu behar da:

II.a. <ea, oa> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta kidekoak).

II.b. <ia, ua> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya, mendixa, mendiza; buruba eta kidekoak edo, bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie, mendi; burue, buru eta kidekoak).

III.1. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa <i> edo <u> bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala, zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak.

III.2. Bokal bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko da ahoskera hori.

IV. Bokal biren artean <h> idazten denean, <h> ahoskatzen ez den euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute hizkera maila zainduan (hala nola: za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula; be.hi).

Kontsonanteak

V. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduan

<b, d, f, g, k, l, ll, m, n, ñ, p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, z>

Beraz:

1. <g> <e> eta <i> bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-bana markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria).

2. <s, z> eta <ts, tz> Hizkera zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde <z> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) zistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekoa (gaztelerazko zapatohitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz, eskizofrenia hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak zistukariak dira (bata apikaria eta bestea bizkarkaria); halabersoziologia hitzaren lehena eta bigarrena.

3. <b, d, g, r> bokalartean gertatzen direnean, hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon,edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira.

4. <r, rr> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) hortzobikari dira eta gaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera ubularra (frantsesezko rue hitzaren lehen kontsonantea, alegia).

VI. <h> Letra hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan, zihoazen bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia).

<h>az esanak berdin balio du <ph, th, kh> ahoskeretarako: erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako hiztunengan (hala nola eperra epherra eta kidekoak).

VII. <il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina ba edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y> — miya—). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edomailua mailua, bina bina edo baino baino).

VIII. <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz:

VIII.1. <j> hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak).

Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nolajertse, jipoi, jira).

VIII.2. <j> hitz barruan gertatzen denean, <y> izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <z> sabaiaurrekoa ere (fr.jambon) onartzen dira hizkera zainduangaraje, ijito bezalako hitzetan.

IX.1. <x> Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal hitzetan: xagu, xoxo, Xabier.

IX.2. <x> Maileguetan bokalartekoa <ks> ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz bereziak dira.Horietan ere [ks] ahoskera egin daiteke.

Kontsonante bilkurak

X. <zb, zd, zg> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da: ezta). Ez adberbioaren ondorengo <b, g> kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere <z> eta <b, d, g> ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera maila zainduan ere.

XI. <zz> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren azkeneko <z> kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez zara:etzara; ez zetozela: etzetozela; ez zenion:etzenion; ez zuen: etzuen).

XII. <nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs> Letra bilkura horietako zistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>) egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion).

XIII. <zn, zl, zh> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren <n, l, h> kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean, euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan <z> ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

1 Adibideetan hitzen forma ortografikoa letra etzanean agertzen dena da: jateko yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren ortografian ez dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko: <z>: sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogizaazken kontsonante hori); <y>: <j> letraren ahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren izenean eta askotan egiten den <j>-[x] belarrarekiko loturaren haustea grafikoki nabarmentzeko; [x] igurzkari belarra da (gazt. jamón hitzaren lehen kontsonantea).

2 Arauaren zenbaki erromatarraren ondoan zenbaki arabiarrak ematen dira, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (esate baterako, III. eta III.a).

3 Arauaren zenbakiari letrak gehitu zaizkio, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (II.a eta II.b).

(Euskaltzaindiak, Donostian, 1998ko ekainaren 26an onartua)