Elezaharrak sortzen

Jarri martxan irudimena hi!Elezaharrak asmatzea proposatzen dizut orain. Bai elezahar-berria! Eman iezaiozu jarraipena asmatutako elezahar hasiera honi.Ondo pentsatu, irudimena erabili, zuzen idatzi, ordenagailura pasa eta bidali iezaiguzu helbide honetara: galtxagorri@amaroa.comBidaltzerakoan, zure izen-abizenak, adina, herria eta ikastetxearen izena jarri.Bidaltzen dizkiguzuen elezahar-berri guztiak atal honetan ikusgai jarriko ditugu.Kontuan izan, behe aldean idatzita dagoen sarrera honi jarraitu behar diozula eta ondoren korapilo bat eta amaiera bat asmatu behar dituzula. Zuzen eta txukun idatzi danok ongi ulertzeko.

ITSAS-LAMIA ETA ARRANTZALEA

Bazen behin, Bizkaiko kostaldeko herrixka txiki batean, Domeka izeneko arrantzale behartsu bat. Egunero ateratzen zen itxasora bere batel txikiarekin arrantzara. Baina ez zuen zorte handirik. Sarea bota eta, arraintxo banaka batzuk bakarrik erortzen ziren sarean.Behin batean, txitxarrotan zebilela, urre-gorrizko arrain handi dizdiratsu bat ikusi zuen batel inguruan. Sarea bota zion behin eta berriro baina alferrik, erraz egiten zuen ihes urrezko arrainak. Jo ta ke arrainaren atzetik, kostako labarraren ondora iritsi zen. Eta ara non, harkaitz baten magalean itsas-lamia bat agertu zitzaion, bere ile hori dizdiratsuaz.Honela esan zion lamiak:...(jarraitu ezazu zeuk elezaharra)