Talde handiko eztabaidetan kontuan izatekoak

TALDE HANDIKO SOLASALDIAK ETA EZTABAIDAK EGITEKO JARRAIBIDE BATZUK

- Gaia aurrez ezaguna izan behar du, gelan aurrez landua.

- Solasaldiaren hasieran irakasleak sarrera bat egingo du, gaia, helburuak, arauak eta denborak zehaztuz (ikasle batek ere egin dezake lan hau).

- Hitza emateko eta denbora kudeatzeko arduraduna izendatuko da.

- Hitz egin nahi duenak besoa altxatuko du eta arduradunak hitz eman arte ez da hasiko.

- Erabiltzen den hizkuntza EGOKIA izan behar da: parte hartzaileei, egoerari eta gaiari egokitua. Kontuan izan, eskolako jardun bat dela, beraz hizkuntza formal bat erabili behar da, lagun arteko adierazpen informalak saihestuz.

- Solaskideek azaldu nahi dutena ongi antolatu behar dute, KOHERENTZIAZ: informazio garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereiziz (zer aipatu eta zer ez bereizi behar da), eta azaldu behar dena ongi antolatua egon behar du, egituratua. Hitz egiten ari garen gaiaren ildoa jarraitu behar da, solaskideek aurretik esan dutena kontuan izanda.

- Mezuaren atal desberdinek (esaldi baten bornean, edo esaldi eta paragrafoen artean) KOHESIOA izan behar dute, elkarren artean ongi lotuak edo kateatuak egon behar dira.

- Hitza hartzen duenaren azalpena gramatikalki zuzena izan behar du, hizkuntz ZUZENTASUNA derrigorrezkoa da.

- Euskararen ahoskatze ZUZENA erabili: kontuan izan behar dira Euskara Batuaren Ahoskera Arauak.

- Hizkuntza aberastasuna (hiztegia, esamolde jatorrak …) garrantzitsua da.

- Garbi ahoskatu.

- Hitz egiterakoan doinua eta erritmo egokia erabili, geldi uneak kontuan izanik.

- Ahotsaren intentsitatea gauden lekura eta jende kopurura egokitua (guztiok ongi entzuteko moduan, ez oso baxu eta ez garrasika). Solaskideekin ados ez egon arren errespetuzko doinua erabili behar da, gehiegi berotu gabe.

- Ziurtasunez, adierazkortasunez eta naturaltasunez hitz egin.

- Gorputzaren mugimendua eta keinuak (eskuekin nahiz aurpegiarekin egindakoak) garrantzitsuak dira komunikazio errazteko eta bizitzeko.

- Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta, …) saihestu.

- Amaieran irakasleak edo ikasle batek sortutako gaiak laburbilduko ditu eta ondorioak atera. Lan honetarako hasieratik ikasle bat aukeratu daiteke.